Saludo del alcalde

Alkatearen agurra

Eskerrak eman nahi dizkiet nerekin batera 4 urtez ardura eta konpromiso hau partekatuko duten hautetsiei eta ez nituzke ere ahaztu nahi legegintzaldiz legegintzaldi Anoetaren alde lanean aritu diren kide guztiak, udaletik lan instituzionala burutuz zein kaletik herrigintza aurrera emanez.

 

Gogotsu eta indartsu abiatu dugu ardura berri hau eta gure hoberena emango dugu Anoetak dituen erronkei ahalik eta erantzunik onena emateko, inor alboan utzi gabe eta denontzat udaletxeko ateak irikita mantenduz.

 

Anoeta hobetzen jarraitzea denon ardura da eta denon iritziak izango ditugu kontuan zeregin honetan, herritarrekin eta herriko taldeekin harremanak estutuz eta denon parte hartzea bultzatuz.

Egoitz Luisa Urkola,  ALKATEA