Herriko merkatarien artean euskararen erabilera sustatzea

UEMAren laguntzarekin, herriko merkatari eta ostalari guztiei hainbat eskaintza egiten diegu. Zer eskaintzen diegu? Laguntza teknikoa, aholkularitza, itzulpen zerbitzua ageriko elementuetan, kartelak eta oharrak euskaraz egiteko zerbitzua, fakturak, ordainagiriak, merkealdirako txartelak, hiztegiak, urteko mahai-egutegia… Urte osoan zehar zerbitzu hauek zabalik daude, beraiek nahi eta behar dutenerako.