Gurasoentzako transmisio kanpaina

 

Haurra jaio zaien gurasoei gutuna helarazten diegu, UEMAk udalaren eskura jartzen duen materiala erabiliz. Esku-orri baten bidez, familia bidezko euskararen transmisioak duen garrantzia azpimarratzen diegu eta, opari gisa, UEMAren autorako “Kontuz haurrak” pegatina banatzen diegu.

Halaber, gurasoei Hazi Hezi aldizkariaren oinarrizko zenbakia oparitzen diegu, eta urtebeteko harpidetza eskaintzen diegu opari gisa.