Etxebizitza prozesua

Uztailaren 16an herrian dauden etxebizitza aukera ezberdinen analisia egin ondoren ateratako ondorioen aurkezpena burutu zen herritarrekin.

Batzarraren berri bildu du ATARIAk hemen. 

 

"Anoetan bizi nahiko nuke" prozesua martxoan hasi zuen Anoetako Udalak, Dunak arkitekto taldearekin batera. Prozesu honen helburu nagusia Anoetan bizi nahi duten gazteei herrian bertan geratzeko aukerak eskaintzea da eta asteartean egingo den bileran, dauden aukerez eta sortu daitezkeenez hitzegingo da. 
 
Martxoan etxebizitza beharren eta nahien inguruko diagnostiko bat egiteari ekin zitzaion. Horretarako, eskuorri batzuk banatu ziren eta herriko gune desberdinetan buzoiak jarri ziren, herritarrek dituzten nahi eta beharren jabe egiteko. Bertan etxe bila dabiltzan eta etxe jabeak direnei galdera zehatzak egin zitzaizkien, erosteko, saltzeko edo alokairurako asmoen berri galdetuz. Hala, informazio honekin, herritarrekin bilera desberdinak gauzatu zituzten Dunak taldekoek. Alde batetik etxea alokairuan edo erosiz lortu nahi dutenekin lanketa egin zen, egoera, beharrak eta ahalbideak aztertzeko. Eta bestetik, etxe jabeekin ere bilerak egin dituzte, ez alokatzearen arrazoia argitzeko.
 
Prozesuarekin jarraituz, Anoetan etxebizitza aukera desberdinen inguruko analisi bat egin dute. Herriak eskaintzen duen hirigintza aukeren azterketa tekniko bat egin dute, etxebizitza publikoak egiteko aukerak ikusteko. ​Udalaren jabetzak behatu dira, B solairuen inguruko aukerak aztertu dira. Baina batez ere, erabilera lagapenerako etxebizitza kooperatiba bat eratzeko aukera ikusi da eta honen garapenari emango zaio garrantzia, herriko gazteentzat aukera onak eskaini ahalko baititu. 
 
Uztailaren 16an burutuko den saiora gaiaren inguruan interesa duten herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu Udalak, herrian bizi nahi dutenek dituzten aukerak azalduko baitira bertan. Uztailaren 16an, liburutegian, arratsaldeko 18:30ean izango da aurkezpena. 

 

 

Anoetako Udalak, herritarren etxebizitza beharrak asetzeko nahian eta etxebizitza hutsak betetzeko asmoz programa bat jarri du martxan.

HERRIAN ETXEBIZITZA BILA BAZABILTZA EDO BERME NAHIKOEKIN ZURE ETXEBIZITZA ALOKATU NAHI BADUZU, HEMEN DUZU BIDEA.