Baratze parkea

Baratze parkea

Ingurumen batzordeak garatutako ekimenen artean azpimarratu beharra dago duela gutxi martxan jarritako Baratze Parkea.

Baratze Parkea Galbaio zonaldean kokatzen da, Anoetako Herri Ikastolaren ondoan, herri gunetik oso gertu. 2.000m2 ditu eta zonalde oso eguzkitsu batean dago kokatua. Lehen belardi izandako gunea da, beraz, leku aproposa baratze lanetan aritzeko.

Espazioaren antolaketa

Anoetako Baratze Parkea ekialderantz orientatutako magal batean dago kokatua, eta lursailak 4 ilaratan banatuak daude, erdian bidexka zabal bat duelarik. Sarreran biltegia aurkituko dugu, lanabesak gordetzeko lekua eta norbere gauzak gordetzeko armairuekin. Kanpoan, aldiz, barazkiak garbitzeko iturri bat dago kokatua.

Partzelan zehar banatuta 3 uraska aurkituko ditugu, erabiltzaile guztiek gertu izan ditzaten. Konpost-guneentzako lekua ere aurreikusita dago, modu honetan erabiltzaileek beraien baratzeetatik ateratzen duten materia organikoa, modu kolektiboan gestionatu ahal izateko.

Informazio erabilgarria:

  • Arduraduna: Anoetako Udala
  • Baratza parkearen kokapena: Galbaioko zonaldea
  • Helbidea, Herriko plaza z/g
  • Orientazioa: Ekialdera
  • PK – Herria: 20270 Anoeta, Gipuzkoa
  • Lur sail kopurua: 40m2-ko 35 lursail
  • Telefonoa: 943 651 200
  • Faxa: 943 650 353
  • Etxolaren zerbitzuak: biltegia
  • E-maila: udala@anoeta.net
  • Urasken kopurua: 3
  • Aprobetxamendu epea: 3 urte gehienez

Hementxe Baratze Parkearen araudia ikusgai.