Anoetako Udalak zaintzaren gaia erdigunean jarri du, eta azken hilabeteotan lanketa hau garatzen ari gara, Zabalduz enpresak dinamizatuta.
Ibilbide honen barruan, orain arte egindako lanaren berri emateko, diagnostikoaren emaitzak aurkezteko eta datozen hilabeteetarako hurrengo urratsak zehazteko, deialdia egiten dugu asteartean, hilak 27, 17:00etan, Lasarbe aretoan.
Herriko eragileak izanik, informazioa lehen eskutik jasotzera eta zuen ekarpenak egitera gonbidatzen zaituztegu, denon artean Anoeta zaintzaileago bat eraikitzeko helburuarekin.
Denok gure alea jarriz, zaintza komunitarioa helburu!
