Goiburuko tituloa

ORDENANTZA OROKORRAK

Ordenantzak herritarren jarduerak, eskubideak eta betebeharrak, eta Udalarekin dituzten harremanak arautzen dituzten arauak dira.

Hemen aurkituko dituzu Anoetako Udalak onartutako ordenantzak:

 

Ordenantza xedapen edo agindu bat da. Araudi baten parte den eta lege baten mende dagoen arau juridiko mota bat da. Udal-ordenantza udalerri edo lurralde barruan balioa duen udal (alkate) bateko agintari gorenak emandakoa da.

Tradizioz, "Ordenantzak" aipatzen dira herritarrengan eragina duten udal-arauak aipatzeko, eta "Erregelamenduak" barne-arauetarako, autoantolaketarako. Hala ere, errealitate juridiko bera adierazten duten bi termino dira: Udal baten Osoko Bilkurak egindako erregelamenduzko arauak.

Udal-ordenantzen eta -erregelamenduen onarpena, oro har, bat dator 1985eko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen (TAOAL) 49. artikulua eta ondorengo aldaketak. Hona hemen laburbilduta:

* Udalbatzak hasierako onespena ematea.
* Jendaurrean jartzea gutxienez hogeita hamar egunez, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko.
* Epe barruan aurkeztutako erreklamazioak eta iradokizunak ebaztea, eta osoko bilkurak behin betiko onartzea. Alegaziorik egin ez bada, behin betiko onartutzat joko da.