Baserria
Baserria berebiziko elementu bat izan da gizarte eta ekonomia alorrean eta hauen batuketak osatzen zuen baserritar komunitatea eta baserri bakoitzaren ordezkaritzak osatzen zuen udalbatza era berean. Udalbatzak San Joan parrokiko erretorea edo epaile-alkatea aukeratzen zuen. Auzolanean egin beharrekoak erabakitzen ziren (bide konponketa, zubiak, Ieratxuloren, kudeaketa – irina egiteko auzo-errota -.)
XVI. mende hasieran, familien gehiengoa bere ondasunen jabea da, baina geroago hauek errentan hartu, alokatu edo saldu egingo ditu. Horregatik, Aro Modernoan, komunitatean baserriaren ordezkaritza jabeak du eta ez lurra lantzen duen maizterrak.
Baserria abeltzaintza eta nekazal ustiaketa unitatea da orduan eta bertatik antolatzen dira nekazaritza eta abeltzaintzarekin zerikusia duten jarduerak, iraupena eta elikagaien ekoizpena ahalbidetzen dituen fabrika izanik. Familia baserriaren oinarria da eta hauek horren izena hartzen dute erreferentzia onomastikoa. XV. mendeko bigarren erdian eta XVI. mendean, Anoetako ia familia guztiek dute diren baserriaren izena abizen.
Maiorazkoak eredu honen iraunkortasuna bermatzen du. Honen ikusezintasunaren alde egiten duen formula juridikoaren isla da eta baserriaren ustiaketan jarraikortasuna segurtatzen du. Maiorazkoari esker, baserria eta bertako lurrak seme-alabetan zaharrenak hartzen ditu oinordetzan, lurren banaketa eta ustiaketaren bideraezintasuna galaraziz.
Erdi Aroaren garaikoak direnen artean (XV. m) ezagutzen diren lehendabiziko baserriak :
Argindegi
Goikoetxea
Iturgaitza
Mikelasagasti
Urritzeta
Harreman honen berri, Anoetako San Joan komunitateak 1450. urtean Tolosara bidalitako ordezkaritzaren zerrendan kontsulta egiterakoan dugu.
XVI. mendean hainbat dokumentutan izendatzen dira (guztira 21 baserri):
Agirre
Aginazpikoa
Alliri
Apaetxea
Arozetxea
Arrutarte
Ateaga
Barrundia
Borondegi
Buztinaga
Erausia
Etxeberria
Idiakaitz
Ipentza
Iriarte
Katategi
Luebana
Mendigibel
Sarobe
Tapia
Urritzeta
26 baserri hauek dira nagusiki XV. mendetik, XX. mende erdialdera arte Anoetako komunitatearen antolakuntzaren mamia osatu dutenak.
Interesgarria da benetan Erdi Aroan udalaren baliabideak kontrolatzeko saiakerarik egingo ez duen nobleziaren botererik ez izatea. Baserri komunitatea izan da taldearen nondik norakoaren eta erabakien protagonismoa hartu duena.
Baserrien bigarren zabalkundea
XVII. mende amaiera aldean eta XVII. hasiera bitartean, ustiapen berriak eratuko dira:
Ateagaetxeberria
Bideondo
Eguzkitza
Igerabide
Zumalikardi
Ustiapen hauek nekazaritzarentzat hain egokiak ez ziren azalera gutxiagoko lurretan ezarri zituzten. Ateagaetxeberria eta Bideondoren kasuak dira, zaharragoak ziren beste batzuen babesean jaio ziren baserri ustiapenak direla nabari da eta.
Igerabide gaur egungo Anoetako hirigunean sortu zen eta ez du sekula jada XV. mendean existitzen ziren baserrien nortasun, zein bolumenik izan. (gaur egun kale batek berei zena darama).
Azken baserriak: Hirugarren eta azken fasea XIX. mende hasieran kokatzen da, ondorengo hauek eraikitzean:
Txulo
San Joan
Asuribar
Urrutienea
Eraiki zen azken baserria Iturralde izan zen.
Dokumentuak deskargatu
Anoetako baserriak [pdf]
Hauxe da Anoetari buruz idatzitako lehen liburua; izan al liteke protagonista aproposagorik bertako baserriak eta biztanleak baino?