Goiburuko tituloa

Nola iritsi

Anoeta Oria ibaiko ibar erdialdean kokatzen da. Ibaiak banatzen ditu Anoeta eta Irura. Tolosaldeko eskualdean kokatua, udalerria itsasotik 20 km-ra, Donostiatik 24 km-ra eta Tolosatik 3 km-ra soilik aurkitzen da. Gazume eta Ernio mendietatik hurbil dago. Anoetak oso komunikabide onak ditu, besteak beste, N-1 errepidearekin lotura zuzena du eta herri erdialdean tren geltokia ere badu.

Ekonomia-jarduera nagusiena industria da; eraikuntza metalikoak ekoizten dituzten industria modernoak ditu, eta batez ere papergintzaren makinariara eta bere osagarrietara zuzendutako sektore berria. Anoetak berezko hezkuntza zerbitzua du (herri ikastola), osasun zentroa, banka-zerbitzua, merkataritza sektorea eta kiroldegia.Azken urteetako etxegintza zabalkundearen ondorioz, herriak biztanleria-piramide gazte bat erakusten du.