Gaur bisita berezia izan da Villabonako Udaletxean. Loatzo Musika Eskolako eta Kataluniako Vilafranca del Penedès herritik etorritako musika-ikasleei eta irakasleei harrera egin zaie.
Ekitaldian parte hartu dute eskualdeko bederatzi herritako alkateek eta udal ordezkariek, tartean Anoetakoak ere.
Ondoren, Mikelasagasti auditorioan, kontzertua eskaini diete Anoetako Herri Ikastolako DBH 3. eta 4. mailako ikasleei.
