Asteartean, apirilak 28, Anoetako Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko Bilkura Aretoan. Gai-zerrendak herritarrentzat interes zuzena duten hainbat puntu biltzen ditu:

  • Energia komunitatea: Udala herriko ARGIBERRI energia komunitatearen parte izatea eta Ikastolako teilatua proiektu honetarako 20 urtez lagatzea aztertuko da.

  • Gizarte zerbitzuak: Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskualdeko beste herri batzuekin batera kontratatzeko hitzarmena eta baldintzak onartzeko proposamena landuko da.

  • Tokiko establezimenduak: Alkartasuna Taberna-Jatetxearen ordutegi aldaketa onartzea proposatuko da.

Saioa publikoa da eta herritar guztiak bertaratzera gonbidatuta daude.