Anoetako Udalak Lasarbe eremuan (14. area) jabetza-erregimenean esleituko diren 18 udal-etxebizitza tasatuen deialdiko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartu ditu, Alkatetza Dekretu bidez.

Guztira 43 eskaera jaso dira, eta horietatik 36 onartu dira behin-behineko zerrendan. Baztertutako 7 pertsonek 15 egun balioduneko epea izango dute (maiatzaren 15etik aurrera kontatzen hasita) alegazioak aurkezteko edo antzemandako akatsak zuzentzeko.