Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2026ko abuztuaren 13ko 152. zenbakian) argitaratu ondoren, Anoetako Udalak jakinarazten du zabalik dagoela Iturtxulo kaleko 4 eta 6 zenbakietan dauden jabari publikoko lurrazpiko zortzi aparkaleku emakida bidez esleitzeko prozedura.

Anoetako Udalak jakinarazten du zabalik dagoela Iturtxulo kaleko 4 eta 6 zenbakietako jabari publikoko lurrazpiko zortzi aparkaleku emakida bidez esleitzeko deialdia.

  • Emakidaren epea: 10 urte.

  • Urteko kanona / tasa: 600 € urtean (lehen urtean proportzionalki ordainduko da, emakida sinatzen denetik aurrera).

  • Fidantza: 300 € plaza bakoitzeko.

  • Eskabideak aurkezteko epea: Irailean zabalduko da eta 30 egun balioduneko iraupena izango du.

  • Aurkezteko lekua: Anoetako Udaleko Erregistro Orokorrean edo telematikoki udal webgunearen bidez.

Baldintza multzo osoa eta emakidaren xehetasunak beheko dokumentu atxikietan kontsulta daitezke.

📁 Atxikitako dokumentuak:

  1. GAO_Iragarkia_Iturtxulo_Aparkalekuak.pdf

  2. Emakidaren_Ezaugarriak_eta_Baldintzak.pdf