Indarkeria matxistak egungo gizarteak duen arazorik lazgarrienetako bat izaten jarraitzen du.Arazo politiko, ekonomiko eta soziala da, emakume guztiak erasotzen dituena, izaera soziala,adina, estatusa, erlijio, hezkuntza, nazionalitatea edo bestelakorik edozein dela ere. 

Arazo hau estrukturala da eta giza eskubideak urratzen ditu. Hortaz, Anoetako Udalak herri-erakunde moduan dagokion ardurari eutsi nahi izan dio, eta indarkeriari aurre egin nahi diotenemakumeen eskura dauden baliabide eta baldintza egokiak bermatuko dituen koordinaziorakoprotokolo bat diseinatzeko prozesua martxan jarri zuen 2019. urtean, Farapi KooperatibaElkartearen bidez.

2020an etenaldi bat egin zen derrigorrez Covid dela eta, baina irailetik aurrera berriz hartugenuen gaia esku artean. Tamalez, osasun egoera berezi hura dela eta, garai hartanErtzaintzako eta Anoetako zein Tolosako osasun zentroetako ordezkariek ezin izan zuten partehartu, hasieran aurreikusi genuen moduan. Beraz, arlo instituzionalaren lanketa nahiko hanka-motz geratu zen.

Eragile sozialekin eginiko lanketa, ordea, oso aberatsa izan zen, eta protokoloaren jarraipenaegiteko Adi eta So! Mahaia sortu zen. Bertan parte hartzen dute udal ordezkari politiko etateknikoek, Anoetako Herri Ikastolak eta herriko talde feministak. Mahai honek bere logopropioa sortu zuen eta urtean bitan gutxienez elkartzen da, herriko festen aurretik eta urteaamaitu aurretik. Ohiko bilera hauez gain, baita ere elkartzen da herrian eraso matxistaren batgertatuz gero, edo herritar batek beste nonbait eraso matxistaren bat jasanez gero, emanbeharreko urratsak aztertzeko.

Hauek horrela, eta arlo soziala jada bideratuta egonik, arlo instituzionala behingoz formalkijorratzeari ekin genion, eta bilera batzuen ostean, azkenik protokoloa sinatu dugu jada.Honekin batera, zehaztu dugu urtean bitan gutxienez (udaberrian eta udazkenean) elkartzeaMahai Instituzionala, jarraipena emateko protokoloari.