Anoetako Udala herriko Hirigintza Plan Orokorraren aldaketa zehatz bat idazten hasi da. Aldaketa honen helburu nagusia baserrien barne banaketa eta horietan egon daitekeen etxebizitza kopuruaren gehikuntza ahalbidetzea eta arautzea da.

Gai honek herrian eta baserri bakoitzaren etorkizunean duen garrantzia ikusita, Udalak herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen du prozesu honetan. Hori dela eta, bilkura ireki bat antolatu da honako helburu hauekin:

  • Indarrean dauden hirigintza arauek arlo honetan zer dioten azaltzea.

  • Dauden aukerak, muga legalak eta teknikoak elkarrekin aztertzea.

  • Hirigintza-aldaketa honen helburu zehatzak herritarrekin batera finkatzea.

Deialdiaren xehetasunak:

  • Eguna: Ekainak 22, astelehena

  • Ordua: 18:30ean

  • Tokia: Udaletxeko areto nagusian (Pleno aretoan)

Udaletik dei egiten dizuegu herritar guztiei, eta bereziki baserrien jabe edo erabiltzaile zaretenoi, batzar honetan parte har dezazuen gure herriko hirigintza-etorkizuna elkarrekin zehazteko.