Ekainaren 4an egingo da haurren bazkaria, 14:30ean Zimiterioan, eta antolaketa lanekin jarraitzeko bigarren bilera deitu du Udalak. Hitzordua apirilaren 28an izango da, 17:15ean, Lasarbe aretoan.

Saio honen helburu nagusia ardurak banatzea izango da. Lanak aurreratzeko, gurasoek galdetegi bat bete dezakete aldez aurretik, honako lan hauetan laguntzeko:

  • Zerbitzariak: HH1 (2 lagun), HH2 (2 lagun), HH3 (2 lagun) eta LH (6 lagun).

  • Sukaldariak: Makarroiak haragiarekin prestatzeko (3 lagun).

  • Garbitzaileak: (3 lagun).

Ohar garrantzitsuak:

  1. Guraso bolondresak bazkaria aurrera eramateaz arduratuko dira; ez dute haurren zaintza edo dinamizazio lana egingo.

  2. Haur txikienen kasuan (HH), beharrezkoa da guraso pare batek haurren ardura zuzena hartzea bazkarian zehar.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan: 688 761 343 / gazteria@anoeta.eus.