Ekainean, azken sei hilabeteetan herrira bizitzera etorri diren zenbait herritar berri hartu zituen Udalak harrera-saio baten bidez.
Halako saioak urtean bitan antolatzen dira, etorri berriak gertutik ezagutzeko eta udalerriari buruzko informazio baliagarria helarazteko helburuarekin. Atzoko saioan parte hartu zutenek Udalak berriki argitaratu duen baliabide-gida jaso zuten. Gida hori lau hizkuntzatan eskaini da: euskaraz soilik, euskara-gaztelaniaz, euskara-portugesez eta euskara-frantsesez. Euskarazko bertsioa, datozen egunetan banatuko du Udalak herriko etxe guztietan.
