Anoetako Udalak jakinarazten du udaletxean gordeta dauden galdutako gauzak berreskuratzeko urtarrilaren 31a dela azken eguna. Data hori igarota, inork jasotzen ez dituen objektuak ezingo dira gehiago berreskuratu.
Gogorarazten da galdutako gauzak berreskuratzeko edo aurkitutakoak uzteko, udal ordutegian bertaratu behar dela, astelehenetik ostiralera.
