Herriko festak gerturatzen ari dira eta, urtero bezala, krosa antolatzeko lanei ekiteko garaia heldu da. Aurten, ordea, deialdi hau bereziki garrantzitsua da: orain arteko talde motorrak erreleboa behar du ekimenari jarraipena emateko. Krosak Anoetako festetan duen lekua gal ez dezan, ezinbestekoa da antolaketaz arduratuko den talde berria osatzea edo jende gehiago batzea.

Bilera apirilaren 28an izango da, 18:00etan, Lasarbe aretoan.

Kirola eta herriko festak maite dituzten herritar guztiei dei egiten diegu bertaratzeko. Erreleboa emateko prest dagoen jendea identifikatzeko edo bileran parte hartu ezin, baina laguntzeko prest bazaude, bete galdetegi hau.

Zalantzak argitzeko: 688 761 343 /  kirola@anoeta.eus