UEMA mankomunitateak, Ikastolak eta Udalak urtebete baino gehiago daramagu elkarrekin lanean, Anoetan euskalduntasunetik kulturartekotasuna eraikitzeko, eta horretarako, proiektua zabaldu nahi dizuegu Anoetako herritar guztiei, irailaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, Lasarbe kaleko erabilera anitzeko gelan (liburutegi ondoan).Iaz Euskara eta kulturartekotasuna Anoetan egitasmoa abian jarri genuen gure herrian. Proiektu horrek bi helburu ditu: euskara komunikazio-hizkuntza izaten jarraitzea eta, aldi berean, jatorri atzerritarreko herrikideen ulermena erraztea eta haien parte-hartzea sustatzea. Horretarako aldaketa batzuk egingo dira, eta aldaketa horietan protagonistak herritarrak zarete. Proiektuaren oinarriak eta egingo diren aldaketak azaltzeko zein horien inguruan elkarrekin pentsatzeko eta hitz egiteko Anoetan egingo den saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Denok etortzea funtsezkoa da elkarrekin erabakiak hartu eta aurrera jarraitu ahal izateko.