Laster herriko festak iritsiko dira eta gure kaleak, une bereziak eta herri giroa argazki bidez jasotzeko aukera paregabea izango dugu. Anoetako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu jaietan zehar kamerarekin edo mugikorrarekin adi egon daitezen.
Ekimen honen xehetasunak honako hauek dira:
Helburua: Festetako argazki onenak biltzea, urteroko udal egutegia herritarren irudiekin osatzeko.
Noiz aurkeztu?: Argazkiak datorren urrian aurkeztu beharko dira udalera.
Eman bidea zure sormenari eta lagundu herriko oroitzapenik onenak jasotzen!
