Atzoko bileran eman zitzaion hasiera Anoetako komunitate energetikoan parte hartzeko izen-emateari, eta azaroaren 14ra arte egongo da zabalik.
Izen-emate honen bidez, komunitate energetikoan zenbat herritarrek parte hartzeko asmoa duten jakin nahi da. Ondoren, izena eman dutenekin elkartea sortu, eta xehetasunak zehazteko bilera egingo da azaroaren 19an.
Eman izena eta bihurtu komunitate energetikoaren parte!
Izen-emateko orria udaletxeko harreran zein webgunean dago eskuragarri, eta bi modutara aurkez daiteke: udaletxean bertan entregatuta edo betetako orria harrera@anoeta.eus helbidera bidalita.
