Anoetao Udalak, herri zaintzaileagoa bilakatzeko asmoz, elkarlan publiko-komunitarioan oinarrituko den ekimen berria abiatu du irailean. 

Zabalduz kooperatiba bidelagun izango duen prozesu honek, Anoetako Udala, herritarrak eta herriko eragileak elkarlanean jarri nahi ditu, gaur egun zaintzak ulertzen ditugun modua eraldatu eta zaintza plan bat sortzeko asmoz -bereziki adinekoen iraungipen luzatzeko zaintzan-.

Lehen fasean, zaintzen inguruko diagnostiko bat egingo da, eta horren emaitzetatik abiatuz, zaintza plan bat diseinatzea eta herriko saretzea diseinatzea izango dira ekimenaren helburu nagusiak.

Anima zaitez parte hartzera 

ANOETA ELKAR ZAINDUZ EKIMENA

ZAINTZA GALDETEGIA 

Galdetegia betetzeko azken eguna azaroaren 21 izango da.