Maiatzaren 21ean Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta maiatzaren 25ean, berriz, Afrikako Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Anoetako Udalak, eskualdeko beste udal batzuekin eta Tolosaldea Garatzenekin batera, ekintza ugariz osatutako egitaraua prestatu du maiatzerako.
Anoetan bertan hitzordu garrantzitsua dugu: maiatzaren 19an, 18:00etan, "Ongi etorri Anoetara" saioa egingo da udaletxean. Horrez gain, eskualdean argazki erakusketak, ipuin kontaketak Larraulen eta kontzertuak Iruran izango dira hilabetean zehar.
