Hilabete bati eta Anoetako txoko edo ekimen bati lotuta egon beharko du aurkeztutako argazkiak; parte-hartzaileen artean saski eder bat zozketatuko du Udalak.

Anoetako Udalak datorren urteko egutegirako argazkiak behar ditu, eta horretarako herritarren laguntza beharko du. Herritarrek ateratako argazkiak aurkezteko deia egin nahi die Udalak.

Argazkiak aurkezteko epea urriaren 17a izango da. Argazki horietako bakoitzak lotura eduki beharko du Anoetako txokoren batekin edota Anoetan egindako ekimenen batekin.

Pertsona bakoitzak gehienez ere 4 argazki aurkez ditzake. Kalitate onekoak, jpg formatuan eta horizontalak beharko dute izan. euskara@anoeta.eus helbide elektronikora bidaliko dira argazkiak eta lau datu garrantzitsu erantsiko dira mezuan:

·       Egilearen izen-abizenak.

·       Egilearen telefono zenbakia.

·       Argazkiaren izenburua.

·       Anoetako zein txoko edo ekitaldi ikusten den argazki bakoitzean.

Anoetako Udalak aurkeztutako argazkien artean aukeraketa egingo du. 2026ko egutegirako 13 argazki aukeratuko ditu (portadarako eta hilabete bakoitzerako). Aurkezten diren lan guztien artean saski eder bat zozketatuko da.

Eskerrik asko parte hartzera animatuko zareten guztioi!