Martxoaren 10ean azken hilabeteetan herritarrekin lantzen ari den Zaintza Plana aurkeztuko da, arratsaldeko 17:00etan Lasarbe aretoan, 

ANOETA ELKAR ZAINDUZ prozesuaren bitartez, zaintza erdigunean jarri, herri hausnarketa aktibatu eta elkarlan publiko-komunitario baten bitartez Anoeta herri zaintzaileago bat izateko prozesua martxan jarri zen.

Herritarrek zaintzaren inguruan zuten iritzia emateko galdetegi bat erantzuteko aukera izan zuten hasieran eta horrek, Anoetak zaintzaren inguruan duen argazki bat egiteko balio izan zuen.

Bertan jasotakoekin eta zaintzaren inguruan inplikazio zuzena duten eragile eta herritarren ekarpenekin, behar ezberdinak identifikatu eta hemendik aurrera egin beharreko esku hartze ezberdinekin Zaintza Plana osatzen ari da.

Datorren martxoaren 10ean arratsaldeko 17:00etan Lasarbe aretoan ospatuko den topaketan, azken hilabeteetan elkarrekin lantzen ari garen Zaintza Plana aurkeztuko dugu.

Zaintza eguneroko bizitzan guztioi eragiten digun kontua da, gaur edo bihar, familian, auzoan, herrian. Etor zaitez, zure presentzia eta ekarpena garrantzitsua dira!