Anoetako Udalak herriko jubilatu eta pentsiodun guztiei zuzendutako urteroko bazkari herrikoia antolatu du datorren ekainaren 24rako, asteazkena. Topaketa eta bazkaria herriko Alkartasuna tabernan egingo dira, 14:00etan hasita.
Izen-ematea eta txartelak
Bazkarian parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 16tik (asteartea) ekainaren 19ra (ostirala) bitartean eman beharko dute izena Anoetako Udaletxean. Txartelaren prezioa 15 €-koa da. Halere, aurten 85 urte betetzen dituzten herritarrentzat bazkaria doakoa izango da, Udalaren partetik omenaldi gisa.
Parte hartzeko baldintzak:
Ekitaldian parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
Anoetan erroldatuta egotea.
Jubilatu edo pentsioduna izatea.
65 urtetik gorakoa izatea (adin hau dutenak barne).
Ohar garrantzitsuak:
Ezkonkideak: Baldintzak zuzenean bete ez arren, ezkonkideek ere bazkarira joateko aukera izango dute.
Alargunak: Aurretik aipatutako baldintzak bete ez arren, lehen bazkari honetara joaten zen norbait alargun gelditu bada, bere eskaera ere onartuko da.
Anoetako Udaletik herriko adineko guztiak animatu nahi zaituztegu izena ematera, elkarrekin egun eder eta gogoangarri bat igarotzeko.
