Anoetako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, ekainak 30, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko bilkura aretoan
Aztertuko diren puntuen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Energia komunitateak: Anoetako Udala Ehnergia - Energia Komunitateen Sarean bazkide gisa integratzeko onespena bozkatuko da
. Alkartasuna taberna-jatetxea: Gaur egungo ustiapen kontratua adostasunez bertan behera uztea aztertuko da, eta, bide batez, zerbitzu emakida bidezko esleipen prozedura berriari hasiera emango zaio tabernak lanean jarrai dezan
. Euskara plana: AROA, Anoetan euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko plan estrategikoa (2024-2034 epealdirako) onartzeko proposamena eramango da batzarrera
. Ekonomia eta mozioak: 2025eko aurrekontuaren likidazioaren berri emango da
. Gainera, Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena direla eta, mozioen txanda irekiko da .
Bilkura irekia da eta herritar guztiak gonbidatuta daude saioa bertatik bertara jarraitzera
đŸ‘‰ Gai-zerrenda osoa eta xehetasunak deskargatu ditzakezu hemen.
