Ekimen ezberdinak jarri dira martxan azken boladan, tartean ekonomia zirkularraren aldeko kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta ahalduntzea bultzatzeko kanpaina.
Honen baitan “Jasangarritasunaren txokoa” sortu da ikastola eta kiroldegi tartean, Irakin ondoan. Gune honetako eserlekuak plastikozko tapoi birziklatuz eginak daude, birziklapena eta berrabilpena bultzatzuz lehengaien xahuketa ekidin daitekeelako.
Ekimen hau indartzeko Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastola elkarlanean aritu dira dinamika bat burutuz. Dinamika horren funtsa ikasleek tapoiak biltzeko kanpaina martxan jartzea da eta plastikozko tapoiak lortu ahala ikastolako eremuko eserleku zaharkituak plastikozko tapoi birziklatuz eginiko eserlekuz ordezkatuko ditu Anoetako Udalak.
Hemen dinamikaren azalpen gehiago