Anoetako Udalbatzak, 2025eko uztailaren 29an eginiko ohiko Osoko Bilkuran, Udal etxebizitza tasatuen ordenantzaren hasierako onarpena eman zuen.

Toki Erregimenaren Oinarrien Legearen 49.b) artikuluak xedatutakoa betez, aipatutako onespena jendaurreko erakustaldian ezartzen da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean, interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, onespena behin betikoa izango da.