Atzo, urtarrilaren 23an, aurtengo Treba gurasoak saioa izan zen, Udaletxean. Anoetan, bigarren urtez jarraian egiteko aukera eman da.
Hitzaldia Estibaliz Ansotegi, Ortzadar elkarteko kideak gidatu zuen saioa; psikologa izateaz gain, familia orientazio eta aholkularitzan aditua da. Aurtengoan, guztira 17 pertsona izan dira saioan; parte hartzaileen artean 16 emakume eta gizonezko bat izanik.
Aurtengo gaia Osasun mentala eta nerabeak izan da; bertan sentimenduak, nerabeen aldaketak, kezkak… landu dira, halaber, gurasoek beraien esperientzia elkarbanatzeko tartea izan dute.