Alkatetzaren 2026ko apirilaren 8ko Ebazpenez Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2026ko Errolda Fiskala onetsirik, jendaurreko informaziora jartzen da, hamabost laneguneko epean interesatuek egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, ordainagiriak borondatezko aldian ordaintzeko epea 2026ko apirilaren 10etik ekainaren 8a artekoa izango da, biak barne.
Helbideratuta dauden ordainagiriak baimendutako diruetxean eta kontuan kargatuko dira.
Helbideratu gabekoak ohiko posta bidez bidaliko dira zergadunak esandako zerga helbidera, herriko Kutxabankeko bulegoan ordain ditzan.
Ohartarazi nahi da ezen borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu gabeko zorren gaineko betarazteko aldia hasiko dela, ondorioz gainkarguak, berandutza-interesak eta, kasuan kasu, izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direlarik.
