Beste behin Anoetak oso datu onak lortu ditu: %76,69ko gaikako bilketa eta %23,31ko errefusa kopurua. Honi herrian bertan auzokonposta eta autokonposta bidez kudeatzen dugun organikoaren kopurua gehituta, %78,47 ko gaikako bilketa eta %21,58ko errefusa kopurua izango genuke. Anoetako Udalak eskerrak eman nahi dizkie arduraz jokatuz hondakinak birziklatzen duten guztiei. Oso datu onak lortu arren, Udalak lanean jarraituko du arduraz eta errespetuz jokatzen ez dutenen erruz, zabor ontzien ondoan pilatzen diren hondakinen arazoa konpontzeko.