Egoitz Luisa Urkola, Anoetako Alkatea, urriaren 17tik 22ra bitartean Saharar errefuxiatu kanpamenduetan izango da Euskal Fondoak antolatutako bidai instituzionalean.

Bidai honetan maila eta eremu instituzional ezberdinetako 37 ordezkariek hartuko dute parte. Bidaiaren helburuak hauek dira: egoera zuzenean ezagutzea, erakunde harreman berriak sustatzea, euskal ordezkariak sentsibilizazio eragile berritzat sustatzea eta senidetze berriak egitea.
Informazio gehiago: 28 KANALA