Anoetako Udalak Patata Tortilla Topaketa antolatu du datorren ekainaren 5erako, goizeko 11:00etan herriko plazan. Parte hartu nahi duten taldeek (gehienez 4 pertsona taldeko) maiatzaren 15era arte dute izena emateko aukera.

Izen-ematea bide hauen bidez egin daiteke:

Parte-hartzaileek osagaiak (patatak, arraultzak, olioa, gatza eta tipula) etxetik ekarri beharko dituzte. LH1etik LH6ra bitarteko haurrek heldu baten laguntzarekin parte hartu beharko dute; DBH1etik aurrerakoek, ordea, ez dute laguntzarik behar. Amaieran, egindako tortillen dastaketa egingo da.