🟧 Ibilbide motza (laranja): 4 kilometro pasatxo ditu. Ergoien Bailaratik Osintzuloraino doa, eta Alkizako errekaren ibilguari segika herrigunera itzultzen da. Egin klik hemen ibilbidea deskargatzeko.
🟪 Ibilbide luzea (morea): ia 7 kilometroko luzera du eta Ateaga baserrira joan-etorri zirkularra egiten du, herrigunetik. Egin klik hemen ibilbidea deskargatzeko.
Bi ibilbideek zailtasun tekniko txikia dute, beraz, herritar guztiek oinez lasai egiteko modukoak eta oso eskuragarriak dira. Herriko plazan eta kiroldegiko bidean, auditorioaren parean, bi panel informatibo daude ibilbideen xehetasun guztiekin.
