Ikasturte amaierarekin batera, Anitz Dantza Taldeak datorren urterako izen-ematea zabaldu du. Matrikulazio epea maiatzaren 15etik 22ra bitartean egongo da zabalik, eta formulario baten bidez egin beharko da.
Kartel informatzailean ikastaroen prezioak (adinaren arabera banatuta), deskontuak (%25 familia ugarientzat, gazte txartela dutenentzat edo langabetuentzat) eta kontuan hartu beharreko ohar garrantzitsuak kontsulta daitezke. Gogoan izan epez kanpo izena ematen dutenek ez dutela plaza ziurtatuta izango.
Azken eguna: Maiatzak 22, ostirala.
Izen-ematea: Hemen.
Formularioa bete hemendik
