Datorren igandean, maiatzaren 31n, Anoetak euskal kulturaren hitzordu garrantzitsuenetako bat hartuko du. Arratsaldeko 17:00etan hasita, herriko elizan bertso jaialdi jaialdi handia ospatuko da, punta-puntako bertsolarien parte-hartzearekin.
Saioan arituko diren bertsolariak Nerea Elustondo Plazaola, Onintza Enbeita Maguregi, Xabat Illarregi Marzol eta Aitor Mendiluze Gonzalez izango dira. Gaiak jartzeaz eta saioa gidatzeaz, aldiz, Amaia Agirre Arrastoa arduratuko da.
Anoetako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera, elizako akustika paregabean bertso onenez gozatzeko aukera izan dezaten.
