Tolosaldeko Udalen eta Tolomendiren arteko elkarlanetik sortu da eskualde guztirako kanpaina hau.

Liztor asiarraren (Vespa velutina nigrithorax) tranpatze-kanpaina, intsektu inbaditzaile honen populazioa kontrolatu eta murrizteko estrategia integrala da.

Asiako liztorra mehatxu garrantzitsua da tokiko ekosistema eta biodibertsitatearentzat. Asiako hego-ekialdetik dator, eta espezie honek Europako eskualde asko kolonizatu ditu, Euskal Herria barne. Bertako animalientzat (autoktonoa den erle beltzarentzat gehienbat), nekazaritzarentzat eta osasun publikoarentzat arriskua suposatzen du.

Anoetaren kasuan, 10 kabi azaldu dira, eta horren arabera, prozeduraren eskutik, 20 tranpa jarri dira udalerrian.