Mezu honen bidez argitaratzen dira LASARBE 14 areako RA.A1B lurzatian jabetza-erregimenean esleituko diren 18 udal-etxebizitza tasatuak eskuratzeko zozketaren emaitzak eta hortik eratorritako hitzorduen hurrenkera
Zozketaren emaitzekin batera, uztailaren 1, 2, 3, 6 eta 7rako ezarri diren hitzorduen xehetasunak (taldeka eta orduka) atxikitako akta-dokumentuan kontsulta ditzakezue
Horrez gain, zozketa-egintzan sortutako hainbat zalantza argitzeko, honako datu garrantzitsu hauek jakinarazten dira:
Construcciones Aburuza, SL enpresaren kontu korrontea: KUTXABANK ES81 2095 0581 8091 2748 9822.
Garajeak: Irekiak dira, marradunak (raiadunak).
Etxebizitzen hornidura: Etxebizitzek ez dute armairurik ez sukalderik jarrita izango; bai, ordea, komunak eta bestelako instalazioak, kalitateen memorian zehazten den moduan.
Eskerrik asko zuen arretagatik eta parte-hartzeagatik. Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri harremanetan Anoetako Udalarekin
đŸ‘‰ Deskargatu zozketaren akta eta hitzorduen zerrenda hemen
