Kiroldegiko 3. hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epeak zehaztuta daude. Anoetan erroldatutakoek martxoaren 9tik 14ra eman ahal izango dute izena; abonatuek, martxoaren 16tik 21era; eta izen-emate irekia (anoetarrek lehentasuna izango dute), martxoaren 23tik 28ra egingo da.
Ikastaro bakoitzean gehienez 20 plaza eskainiko dira, eta baja orriak aurkezteko azken eguna martxoaren 15a izango da.
