Joan den ostiralean, Iruran eta Anoetan kaldereroen festa ospatu zen, ohiturari eutsiz eta giro aparta sortuz.
Arratsaldean abiatu zen kalejira Irurako plazatik, bertako Udaleko erraldoien laguntzarekin, eta musikaz eta kantuz lagunduta iritsi zen Anoetara. Herriko hainbat puntutan geldialdiak egin zituzten abesteko, eta ospakizunak amaiera ezin hobea izan zuen Anoetako plazan egindako meriendarekin.