Kuku Pilota Eskolak 2026-2027 ikasturterako izen-emate epea ireki du, Anoetako Udalak diruz lagundutako proiektuaren bidez herriko haur eta gazteei pilota hurbiltzen jarraitzeko helburuarekin. Interesatuek ekainaren 30era arte izango dute aukera plaza ziurtatzeko; izan ere, epez kanpo izena ematen dutenek ez dute plaza bermatuta izango. Lehen aldiz parte hartzen dutenentzat, iraila probako hilabetea izango da.
Informazio praktikoa eta kuotak:
Kuota orokorra: 145€ (behin ikastaroa hasita ez da kuota inolako kasuan bueltatuko).
Hobariak: %25eko deskontua familia ugariendako edota Gazte Txartela dutenendako (agiriak aurkeztu beharko dira). Ordaintzeko erraztasunak ere eskaintzen dira.
Federatuak (hautazkoa 2015etik behera jaiotakoentzat): Aseguru pribatuko lizentzia nahi badute (alebin 2. urtekoek eta infantilek) 32€ gehiago ordainduko dute (65€-ko kostua du). Kadeteen kasuan 55€ gehiago ordaindu behar da (110€-ko kostua du).
Taldeak eta Ordutegiak (Astelehenetik Ostiralera):
Aurrebenjaminak (2019-2020): Astelehen eta asteazkenetan, 17:15 - 18:15.
Benjaminak: Astearteetan (18:15 - 19:15, 2016-2017) eta ostegunetan (17:15 - 18:15, 2017-2018).
Alebinak (2015-2016): Astearteetan (17:15 - 18:15) eta ostegunetan (18:15 - 19:15).
Infantilak (2013-2014): Astelehen eta asteazkenetan, 18:15 - 19:15.
Kadeteak (2011-2012): Astelehen eta asteazkenetan, 19:15 - 20:15 (Oharra: asteazkenetako ordua 16:15-17:15 izatera pasa daiteke).
Ostiralak: Partidak jokatzeko gordetako eguna.
Nola eman izena? Izen-ematea ekainaren 30a baino lehen egin behar da kukupilota@gmail.com helbidera idatziz edo link honen bidez.
