Tolosaldeko Hondakinen mankomunitateak jakinarazi berri dio Anoetako Udalari Iturtxulo auzoan dagoen hondakin berezien ekarpen etxola erretiratuko dutela aste honetan, mantenu eta hobekuntza lanak egiteko etxolari. Beraien aurreikuspenen arabera bi hilabetera arte luzatu daiztekenez lanak, Anoetako Udalak deia luzatzen die herritarrei hondakin arriskutsu eta bereziak etxola bueltan ekarri arte etxean mantentzeko edo bestela Andoaingo Garbigunera bideratzeko, Tolosako Garbigunea itxita dagoen bitartean.