Joan den ostiralean, ekainak 12, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak elkarlanean antolatutako Hizki-Marrazki Kontakizun Marraztuen Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin zen. Aurten ere, LH3tik DBH4ra bitarteko zortzi mailatako ikasleek hartu dute parte ekimenean, eta kategoria bakoitzeko bi sari banatu dira, idazteko eta marrazteko zaletasuna herriko haur eta gazteen artean sustatzeko helburuarekin.
Hauek izan dira kontakizun eta egile irabazleak:
Gainera, Beatriz Egizabalek eta Cesar Marcosek epaimahaiak lan guztien artean hautatutako "Animalia galduak" narrazioa (Euri Luisa Ruiz eta Julen Esnaola Arangurenek idatzia) zuzenean kontatu eta marraztu zuten.
Lanen balorazioa eta eskergaitza
Anoetako Udaletik eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu Ikastolako ikasle zein irakasleei egindako lan bikainagatik, bai idazlanak aurkezteko orduan, baita ekitaldia antolatzeko erakutsitako konpromisoagatik ere.
Era berean, eskerrak helarazi nahi dizkiegu Maite Gurrutxaga, Asier Artola eta Gorka Salaberria epaimahaikideei, urtero bezala buru-belarri aritu baitira lanak hautatzen. Nabarmentzekoa da, aurten ere, idazlanak genero ikuspegitik aztertzeko "betaurreko moreak" jantzi dituztela epaimahaikideek beren balorazioak egiterakoan.
Saria jaso duten kontakizun guztiak liburuxka batean jaso dira eta jada banatu zaizkie Ikastolako familien artean, herriko sormena etxe guztietara irits dadin.
