Udal ordezkari bat egongo da herritarrei laguntzeko datorren asteartean, hilak 21, udaletxe aurrean, arkupean, 10:30etik 11:30era.
Telegram oso tresna baliagarria da bileretan, aurkezpenetan, txatetan eta halakoetan euskaraz egiteko eta euskaraz ez dakitenek jarraitu ahal izateko.
Aldibereko itzulpenak modu errazean egiteko aukera ematen digu; bileretan eta aurkezpenetan itzulpen maletaren antzera funtzionatzen du, baina abantaila batzuekin: nork bere telefonoa eta aurikularrak erabiltzen ditu, maleta eta petakak erabili beharrean. Gainera, Telegram bidez euskaraz bidaltzen diren mezu guztiak nork bere hizkuntzara itzulita ikus ditzakegu berehala.
Telegram mugikorrean deskargatzen laguntzea nahi baduzu eta aplikazioa erabiltzeko azalpen batzuk jaso nahi badituzu, zatoz udaletxe aurrera apirilaren 21ean, asteartearekin, goizeko 10:30etik 11:30era. Azkenik, Anoetako Udalak Telegramen duen kanalera harpidetzen lagunduko dizugu, eta Udalaren albiste eta kultur eskaintza guztien berri izango duzu zuk nahi duzun hizkuntzan.
