Datorren ostiralean, ekainak 19, euskal folklorearen eta dantzaren erakustaldi bikaina izango dugu herrian. Anoetako Udalak eta Anitz dantza taldeak herriarteko dantzari gazteen topaketa antolatu dute, adin ezberdinetako dantzarien arteko harremanak eta zaletasuna sustatzeko.
Aurten hiru herritako dantza taldeak igoko dira oholtzara:
Anitz dantza taldea (Anoeta)
Iztueta dantza taldea (Zaldibia)
Axari dantza taldea (Idiazabal)
Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da herriko plazan. Kontuan izanda egun hauetan eguraldia aldakor egon daitekeela, eguraldi txarra eginez gero ekitaldia herriko frontoira aldatuko da.
Udaletik herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu plazara hurbiltzera, dantzari gazteei gure babesa ematera eta herrian sortuko den kultur giroaz gozatzera.
