Eusko Jaurlaritzak, HABEren bidez, 2026-2027 ikasturterako dirulaguntza deialdi berria argitaratu du. Deialdi honek abantaila nagusi bi ditu: euskara ikasten hasierako mailetan (A1 eta A2) izena ematen dutenek 120 euroko ordainketa bakarra egingo dute B1 maila lortu arteko ordu-poltsa jasotzeko, eta C1 maila helburu duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteek 0,60 €/orduko prezio murriztua izango dute.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, HABEren bidez, 2026-2027 ikasturterako dirulaguntza deialdi berria zabaldu du, euskara ikasteko prozesua erraztu eta "Euskara Bonua" doakotasun-eredu berrian urratsak emateko helburuarekin.

Norentzat dira laguntza hauek?

  • A1 eta A2 mailetan hasten diren ikasleak (hasierako mailak): Lehen aldiz izena ematean 120 euro soilik ordainduko dituzte, eta ordainketa bakar horren bidez ordu-poltsa bat jasoko dute (mailaren arabera). Ordu-poltsa horri esker, doan jarraitu ahal izango dituzte ikastaroak urtez urte B1 maila lortu arte.

  • 16 eta 18 urte bitarteko gazteak (C1 maila helburu dutenak): C1 maila lortzeko ikastaroak egitean, ikasleek orduko 0,60 euro soilik ordainduko dituzte matrikulan.

Nola eskatuko da dirulaguntza?

Eskaera matrikulazioa egiterakoan bertan egingo da, aukeratutako euskaltegian edo autoikaskuntza-zentro homologatuan. Euskaltegiak berak kudeatuko du prozesua ikaslearekin batera.

Informazio gehiago:

Epea eta xehetasunak kontsultatzeko edo zalantzak argitzeko, herritarrak Anoetako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan (telefonoak: 943 65 12 00 / 04 | euskara@anoeta.eus) edo dagokion euskaltegian galdetu.