Atzo, maiatzaren 6an, Ttipi-Ttapa egitasmoaren beste saio bat egin zen Anoetako kaleetan. Herriko jubilatuek eta Ikastolako ikasleek osatutako taldeak herrian zehar paseatu ostean, hamaiketako gozoa egin zuten elkarrekin.

Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu saioa antolatzen laguntzen duten boluntario guztiei, euren borondatezko lanak egiten baitu posible belaunaldien arteko topaketa aberasgarri hau. Era berean, parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsitako jarrera eta pozagatik.

Hurrengo hitzordua ekainaren 3an izango da, 10:30ean plazan. Egun berezia izango da, txupinazoarekin batera egingo baita saioa, festen hasierari bultzada emateko.