Euskal Herri osoko herritarrok 11 egunez (maiatzaren 15etik 25era) arituko gara ariketa sozial hau egiten, gure hizkuntza-praktikak aktibatzen eta euskararen erabilera handitzen.Anoetako Udalak, euskararen indarberritzean duen zereginaz kontziente izanik, erakunde gisa parte hartzeko konpromisoa hartu du. Hala, udal-langile guztiek parte hartuko dute Euskaraldian, eta baita udal-ordezkariek ere.Udalak dei egiten die anoetarrei Euskaraldian parte har dezaten, kontuan hartuta norbere hizkuntza-ohiturak aldatzeak inguruan ere baduela eragina, eta, hala, euskararen erabilera indartu daitekeela.Zer proposatzen digu 11 eguneko ariketa honek?
• AHOBIZI: LEHEN HITZA, BETI, EUSKARAZ EGITEA
Lehen hitza euskaraz egiteko ohitura hartuta sorpresa on asko jasoko ditugu eta euskarari bide asko zabalduko dizkiogu.
• ERDARAZ ERANTZUTEN DIGUTENEAN ERE, EUTSI EUSKARARI!
Erdaraz erantzun arren, elkar ulertzen badugu, jarrai dezagun euskaraz hitz egiten.
• BELARRIPREST: ZUK EUSKARAZ EGIN ALA EZ, ESKATU BETI ZURI EUSKARAZ EGIN DIEZAZUTEN!
Azken batean, euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz egitea da Euskaraldiak proposatzen diguna. Hizkuntza portaera hauek jendartean ohiko bihurtzea da ariketarekin lortu nahi dena. Helburua euskara gehiago, gehiagotan eta jende gehiagorekin erabiltzea da.
Gogoratu! Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean; hau da, garrantzitsuena ez da ‘zenbat’ euskara dakidan, baizik eta dakidan euskara hori nola erabiliko dudan; zenbat euskara, zenbatekin eta zenbatetan egingo dudan!
Oharra: oraindik txapa jaso ez duenak udaletxera jo dezake txapa eskuratzera, bertan izango baititugu banatu gabe geratu diren txapak.
Euskaraldiko kanta , “Gure bihotzaren taupada” (Bulego)